Ekonomia -

Emaitzak

Tubacexek 500.00 euro galdu ditu 2016ko lehen hiruhilekoan

Galeraren ardura, batez ere, lehengaien etengabeko jaitsierari egotzi diote.

Tubacex
Tubacex
Tubacex

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubacexek 500.000 euroko diru-galera izan du 2016ko lehendabiziko lehen hiru hilabetean, petrolio-konpainiek gutxiago inbertitu dutelako eta, batez ere, lehengaien etengabeko jaitsiera dela-eta. Joan zen urtean 6,6 milioi euroko irabazia izan zuen aldi berean.

Urtarrila eta martxoa bitartean, taldeak 121,4 milioiko salmentak izan ditu, hots, % 24 gutxiago joan zen urteko emaitzekin alderatuta. Hala eman dute jakitera ostegun honetan.

Ustiapen-irabazi gordina (Ebitda) 7,8 euroan kokatu zen, eta horrek % 55,6ko jaitsiera adierazten du joan zen urteko datuekiko.

Konpainiak nabarmendu duenez, emaitza horiek bere aurreikuspenekin bat dator, urte hasiera "zaila" izango zela uste baitzuten, aurkeztutako azken emaitzekin bat etorrita.

Zentzu horretan, taldeak % 2ko igoera txikia izan du salmenta-kopuruan 2015eko azken hiruhilekoarekin alderatuta, eta kopuru hori % 4koa izango litzateke nikelaren prezioa egonkor geratu izan balitz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tubacex albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Metalgintza albisteak