Ekonomia -

ARRANTZA

8.000 tona antxoa harrapatu dituzte, dagoeneko, euskal ontziek

Iaz, 11.000 tona arrantzatu zituzten kanpaina osoan. Berdelaren kanpaina amaitu da; 8.100 tona berdel arrantzatu dituzte.

Antxoak
Antxoak
8.000 tona antxoa harrapatu dituzte, arrantzaldiaren hasieran

1:12

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal arrantzaleek zortzina milioi tona antxoa eta berdel harrapatu dituzte, apirilak 30 arte, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuak jakitera eman duenez.

Antxoa kiloa 1,75 euroan, batez beste, saldu da portuetan, eta berdel kiloa 0,75 euroan. Berdelaren kanpaina, dagoeneko, amaitu da euskal arrantzaleentzat, 8.100 tona harrapatuta.  Antxoaren kanpaina, berriz, oraindik martxan da, 25.000 tonako kuota agortu arte. Getarian, 'Antxua Egunean', eman ditu datuok Orozek. Horren hitzetan, datuak onak dira, eta harrapatutako kopurua eta produktuaren kalitatea nabarmendu ditu.  Iaz, antxoaren kanpaina osoan 11.100 tona harrapatu zituzten, eta kiloa, batez beste, 1,69 euroan saldu zen. Bedelari dagokionez, berriz, iaz baino gutxiago harrapatu da; 2015ean, denera, 11.100 tona harrapatu ziren.

Kofradiak gustura agertu dira harrapatutako kopuruarekin, baina ez prezioarekin. Biomasa errekuperatzen ari delako pozik azaldu dira, baina prezio merkeegian saltzen ari direla uste dute.

Ikerketa

Azti zentro teknologikoak ikerketa bat jarri du abian, Bizkaiko Golkoan dagoen antxoa biomasa kalkulatzeko. Atzo bertan, 15 ikertzaile atera ziren Bizkaiko uretara, Ramon Margalez eta Emma Bardan ontzi ozeanografikoetan, Pasaiko portutik.

Eusko Jaurlaritzak eta Europako Batzordeak finantzatuko dute ikerketa, Espainiako Gobernuaren laguntzarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Antxoak berriak Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Arrantza kanpaina azken ordukoa Iparraldeko kostaldea albisteak