Ekonomia -

GOI-BILERA

Diru merkatuaren 'egonkortasuna' aldarrikatu du G7ak

Munduko zazpi ekonomia garatuenen finantza buruzagiak Sendain (Japonia) daude, 2011ko lurrikarak eta ondorengo tsunamiak suntsitutako eremuan.

Besteak beste, Draghi eta Yellen daude G7ko goi-bileran. EFE
G7. Argazkia: EFE
Besteak beste, Draghi eta Yellen daude G7ko goi-bileran. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G7 taldeko Finantza ministroek diru merkatuan "egonkortasuna" egon behar dela aldarrikatu dute, gaur Japoniako Sendai herrian hasitako goi-bileran.

Munduko zazpi herrialde garatuenen Finantza ministroek eta horien banku zentraletako buruek agendako lau gaietako bat baino ez dute hartu hizpide gaur: ekonomiaren sustapena eta arriskuak, herrialde azaleratu berrien hazkundea moteldu den honetan.

Horren ildotik, G7ko kideek diru merkatuan gora-behera handirik ez egotea eta debaluazio lehiakorrak saihestea babestu dute.

Bileran Europar Batasuneko, Eurotaldeko eta NDFko ordezkariak ere izan dira, eta egiturazko erreformak egitearen alde egin dute.

Pierre Moscovici Europako Batzordeko Ekonomia komisarioak kapital mugimenduak ere defendatu ditu, ekonomia sustatzeko helburuz. Horren ildotik, Europako Inbertsio Plana dagoeneko martxan dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua argazkiak Alemania albisteak Frantzia argazkiak Japonia albisteak Ekonomia berriak