Ekonomia -

LAB sindikatuak deituta

Milaka lagunek prekarietatearen aurka protesta egin dute Bilbon

“Enpresen barruan eta kanpoan patronalarekin konfrontazio fase berri bat zabaltzeko” borondatea azaldu du LAB sindikatuak.

Prekarietatearen aurkako manifestazioa Bilbon. Argazkia: EiTB
Prekarietatearen aurkako manifestazioa Bilbon. Argazkia: EiTB
Prekarietatearen aurka manifestatu dira milaka lagun Bilbon

0:58

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsonek manifestazioa egin dute arratsaldean, Bilbon, LAB sindikatuak deituta, prekarietatearen kontra protesta egiteko. ?Enpresen barruan eta kanpoan patronalarekin konfrontazio fase berri bat zabaltzeko? borondatea azaldu du sindikatu abertzaleak.

Prekarietatea ?borroka sindikalaren lehentasun nagusia? izango dela goraipatu du Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak.

Bilboko lau toki ezberdinetik abiatu dira, eta Kale Nagusian bi zutabe osatu dituzte manifestariek. Moyua plazan bat egin dute bi zutabeek. Ondoren manifestazioa Euskadi plazara abiatu da eta mobilizazioa bertan bukatu da.

Kartelak, banderak, koloreetako elastikoak? eraman dituzte manifestari askok. Sirenak eta danborrak jo eta prekarietatearen aurkako oihuak egin dituzte.

Zutabe batek "Bizi ahal izateko lan egiten dugu. Prekarietatea hiltzaile? leloa zeraman, eta besteak ?Marko sozio laboral propioaren alde?.

Manifestazioa Bilbo LAB efe

Argazkia: EFE

LABek ?hazkunde ekonomikoaren fase? honi lagunduko ez diola agindu du Etxaidek, manifestazioarekin sindikatuak ?konpromiso? hori azaldu duelako. Fase hori ?azken urteetako lan erreformetan? oinarrituta dagoela kritikatu du idazkari nagusiak. Etxaideren ahotan, beharginek ?lan asko egin eta oso gutxi irabazi? behar dutela esan nahi du horrek.

?Konfrontazio fase berria?

LABek ?gehiengo bat sortu? nahi du, ?enpresa barruan eta kanpoan patronalarekin konfrontazio fase berri bat zabaltzeko?, iragarri duenez.

?Barruan, baldintza guztiz onartezinak inposatzen ari direlako. Eta kanpoan etorkizuna nork zuzenduko duen borrokatu behar delako, edo patronalak, elite ekonomikoak, ala langileen gehiengoak?, gaineratu du.

?Mozkinak areagotzeko?, patronala ?prekarietatea zabaltzen ? ari dela salatu du Etxaidek. Horregatik, LABen borroka sindikalaren ?lehentasun nagusia? izango dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Langile Abertzaleen Batzordeak Lana