Ekonomia -
lan gatazka
Bizkaibuseko langileek lanuzteekin segituko dute hurrengo bi asteetan
GAM Txorierri eta Pesalur konpainietan ari dira oraindik ere protesta egiten, lau orduko lanuzteak eginda.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
GAM Txorierri eta Pesalur Bizkaibuseko zerbitzuak kudeatzen dituzten konpainietako langileek lanuzteekin jarraitzen dute asteon, lan baldintzak hobetzen saiatzeko.
Egun, Bizkaibuseko esleipena duten bost enpresetatik, hirutan akordioa lortu dute jada, eta GAM Txorierrin eta Pesalurren baino ez daude indarrean grebak.
Hain zuzen ere, lanuzteak 07:00etatik 11:00etara, 17:00etatik 21:00etara eta gaueko txandako lehen lau orduetan izango dira.
Asteon, ostirala arte egingo dituzte lanuzteak, eta hurrengo aste osoa ere, asteburua salbu.
GAM Txorierri konpainiaren kasuan, zuzendaritza eta langileen ordezkariak asteazken honetan bilduko dira. Pesalurren kasuan, ez dute datarik oraingoz.