Ekonomia -
Polizia-operazioa
Guardia Zibila BPNren egoitzara joan da, 'Falciani zerrenda' dela eta
Aurreko ostiralean Santanderren Madrileko egoitzan bertaratu ziren, HSBCren diru zuriketarekin lotutako ikerketaren baitan.
agentziak | erredakziioa
Guardia Zibileko agenteak BNPren Madrilego egoitzan bertaratu dira 'Falciani zerrenda'ren eta HSBCren diru zuriketaren harira abian jarri zuten ikerketarako informazio eske, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.
Aurreko ostiralean Santanderren Madrileko egoitzan bertaratu ziren, Auzitegi Nazionalak zuzentzen duen kasu horren baitan.
Aldi hartan bezalaxe, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren eskaera baten ondorioz egin dute operazioa, Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epailearen, HSBC bankuaren ustezko diru zuriketa ikertzen ari denaren, aginduz.
Sekretupean dagoen sumario horretan, 'Falciani zerrenda'rekin lotutako kontu korronteei buruzko informazioa da bilatzen ari dena.
Herve Falciani informatikariak HSBC banku britainiarrean egin zuen lan Suitzan zuen egoitza nagusian 2006tik 2008ra, eta zerga iruzurgileen datuak zabaldu zituen.
Hala, Frantziako Justiziak adibidez, milaka herritarren iruzurrak atzeman zituen, eta Espainiarekin eta beste Estatu batzuekin jarri zen harremanetan kontuak ikertzeko. 3.000 dira guztira zerrendan agertzen diren izenak, eta 659 Espainiako Estatuko herritarrenak dira.