Ekonomia -
% 0,1eko hazkundearekin
Espainiak atzeraldi ekonomikoa gainditu du
Alabaina, Europar Batasunak egindako aurrikuspenaren arabera, urteko hirugarren hiruhilekoan Barne Produktu Gordinak berriro egingo du behera, BEZaren igoeraren ondorioz.
Erredakzioa
Espainiak teknikoki atzeraldi ekonomikoa gainditu du, izan ere, urtarrila eta martxoa bitartean % 0,1eko hazkundea izan du. Hala ere, Espainiako Bankuak emandako datuen arabera, urte-arteko emaitzak aintzat hartuta, ekonomiak beheraka jarraitzen du. Espainiako ekonomiak 2008ko udaberritik zeraman atzeraldian. 2010eko lehen hiruhilekoan % 0,1eko hazkuntza izan duenez, adituek esaten dute geldialdia, teknikoki, gaindituta dagoela. Urtarrila eta martxoa bitartean, familien kontsumo indizeak berriro egin du gora, baina Espainiako Bankuak ohartarazi du horren arrazoia BEZa igotzeko hartutako erabakia izan daitekeela. Beste era batera esanda, BEZa igotzen denean, kontsumoak berriro egin dezakeela behera uste du.
Hala eta guztiz ere, kontsumoak ahula izaten jarraitzen du eta horren erakusgarri da familien aurrezte-tasa handia. Inbertsioak ere gelditu egin dira, testuinguru ekonomikoak eragiten duen ezinegonagatik eta kredituak murriztaileak direlako.