Ekonomia -

Estatistika Institutua

Euskadi eta Espainia % 0,1 hazi dira urteko lehen hiruhilabetean

Barne Produktu Gordina % 0,1 hazi zen 2010eko lehenengo hiru hilabeteetan eta Euskadiko igoera, Espainiako batez bestekoarekin bat dator.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatua atzeralditik atera dela eta urtarrila eta martxoa artean Barne Produktu Gordina % 0,1 hazi zela baieztatu du Espainiako Estatistika Institutuak (INE).

INEk gaur argitaratu duen datu aurreratuaren arabera, Barne Produktu Gordinak aipatu hazkundea izan zuen, baina urte betean % 1,3 murriztu zen.

Jarduera ekonomikoaren beherakada mantsotu egin dela azpimarratu du INEk, aurreko hiruhilekoan baino % 1,8 gutxiago murriztu zen ekonomia, barne eskaria suspertzen ari delako eta esportazioak hazi egin direlako.

Gaur argitaratu dituzten datuekin Espainiako Bankuak iragan ostiralean aurreikusitakoa baieztatu da.

Euskadiko Estatistika Institutuaren datuak

Euskadiko BPG % 0,1 igo da 2010eko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Euskadiko Estatistika Institutuak (Eustat) gaur argitaratu duenez.

Aurreko hiruhilekoko % 0,2 gorakadaren ostean, bigarren hazkundea da honakoa eta Espainiako batez besteko igoerarekin bat dator.

Eustaten arabera, zerbitzu sektorearen egoera hobeak eragin du hiruhileko honetako igoera xumea. Industria eta eraikuntzaren hazkundea, aldiz, ez da hain nabarmena izan.

2009ko laugarren hiruhileko % 2,5ko beherakada gainditu den arren, BPGaren urtebeteko tasa oraindik zenbaki gorritan dago, -% 0,6an, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Eustaten datuak