Ekonomia -

Defizitaren aurkako plana

Patxi Lopezek Eudelekin eta ahaldun nagusiekin aztertuko du plana

Lehendakariak datorren astean bildu nahi du haiekin "ekintza bateratu" bat adosteko Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak iragarritako neurriei erantzute erantzute aldera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak bilera egingo du ahaldun nagusiekin eta Eudelekin Espainiako Gobernuak defizit publikoa murrizteko iragarri dituen neurriei "ekintza bateratu" batekin erantzuteko asmoz.

Idoia Mendia Jaurlaritzaren bozeramaileak iragarri du Patxi Lopezen bilera eta Madrilgo Gobernuaren neurriekin bat egiten duela adierazi du.

Mendiak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza "laguntza emateko prest" dago Europarekin egokitzeko eta "sakonean" aztertuko ditu Espainiako Gobernuak onartuko dituen neurriak eta EAEn "izango duten eragina".

Neurriak onartzen direnean, Mendiak aurreratu duenez, lehendakaria Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko ahaldun nagusiekin eta Jokin Bildarratz Eudelen presidentearekin jarriko da harremanetan bilera bat hitzartzeko eta ekintza "bateratua" adosteko.

Lopezek Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea ere eskatuko du Jaurlaritzaren neurriak zeintzuk izango diren azaltzeko.

Mendiak esan du sektore publikoak ezin duela "alde batera" geratu sektore pribatua krisia gainditzeko egiten ari den esfortzuarekin eta azpimarratu du EAEren egoera ona dela beste erkidegoen aldea, langabezia tasei eta zor publikoari dagokionez batez ere.

Mendiak "lasaitasuna" eskatu dio euskal gizarteari, egoera zaila den arren "ekonomiaren zutarriak egonkorrak" direlakoan.

Neurriek zehazki nola eragingo duten esateko azkarregi dela argitu ostean, Mendiak berretsi du Gobernuak lege dekretua onartzen badu Estatu osoan aplikatuko dela, beraz, EAEn ere bai.

Soldaten murrizpenen harira, murrizketa soldaten baturari edo langile bakoitzaren soldatari dagokion zehazteke dagoela gogorarazi du. Izan ere, lehenengoak kostuak beste modu batera murrizteko aukera emango luke; ordezkapenak kenduz, besteak beste.

Eusko Jaurlaritza goi kargudunen soldatak jaisteko aukera aztertzen ari ote den galdetuta, Mendiak esan du "bi urte" daramatzatela "soldatak izoztuta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea