Itxi

2016/07/01

16:34

Ekonomia

Sententzia

Urmenetak ezin izango ditu Kukuxumusuren marrazkiak erabili

Agentziak | Erredakzioa

Mikel Urmenetak Kukuxumusuren marrazkiak eraldatu edo kopiatu dituela dio Nafarroako epaitegi batek. Hori dela eta, Urmenetak ezin izango ditu saldu Kukuxumusuren marrazkiak ageri diren produktuak.

  • Mikel Urmeneta, Katuki Saguyaki markaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

    Mikel Urmeneta, Katuki Saguyaki markaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mikel Urmenetak ezin izango ditu Kukuxumusuk sinatutako marrazkiak erabili, eraldatu edota hedatu, Nafarroako Merkataritza arloko Epaitegiak esan duenez.

Era berean, Katuki Saguyaki webgunean saltzen diren hainbat produktuetan Kukuxumusuren marrazkiak eraldatu edo kopiatu dituztela aipatzen du epaiak.

Horregatik, Urmenetak ezin izango ditu saldu Kukuxumusuren marrazkiak erabiliz sortu dituzten kamisetak edota bestelako produktuak, marka horrek bereganatu dituelako jabetza-eskubide guztiak.

Alde horretatik, Nafarroako Merkataritza arloko Epaitegiak Kukuxumusuren antza duten marrazkiak erabiltzea debekatu dio Urmenetari, kasu horretan jabetza intelektuala gailentzen delako. Hala ere, Kukuxumusurekin zerikusirik ez dituzten marrazkiak saltzeko askatasuna duela argitu du.

Modu horretan, Kukuxumusuk dituen eskubideak berretsi ditu magistratuak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;