Ekonomia -

Eustat

Familia-etxeko batez besteko gastua, EAEn, 2006koaren parean

33.300 euro pasatxokoa izan zen 2015ean, aurreko urtean baino % 4,7 handiagoa. Estatuko batez bestekoaren gainetik dago, % 21,5.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familia-etxeko batez besteko gastua 2015ean (33.318 euro) aurreko urtean baino % 4,7 handiagoa izan zen; krisiaren aurreko urteko 2006koaren aldean, gainetik dago, Eustaten datuen arabera. Estatuko batez bestekoaren gainetik dago, % 21,5.

Etxebizitzaren, uraren, elektrizitatearen eta beste erregaien batez besteko gastua, handiena, % 3,9 handitu da 2015ean, aurreko urtekoaren aldean, eta % 26,4, 2006koaren aldean.

Garrantzian bigarrena, elikagai eta edari ez-alkoholdunak erosteko egindako gastua, % 3,5 handitu da 2014koaren aldean, eta % 1,2 gutxitu, 2006koaren aldean.

Hotel, kafetegi eta jatetxeetan, % 6,3ko gehikuntza aurreko urtearen aldean eta % 1,8ko jaitsiera 2006koaren aldean.

Garraioetan, jaitsiera handia (% 24,4) izan da 2006ko datuekin alderatuta, eta % 5,3ko igoera, 2014koekin alderatuta.

Krisiaren aurreko garaiaren aldean: jantziak eta oinetakoak (% -21,5); altzariak eta etxeko ekipamendua (% -22,1), aisia, ikuskizunak eta kultura (% -20,0). 2006koaren aldean, gehikuntzak: edari alkoholikoak eta tabakoa (% 10,9), osasuna (% 13,0), irakaskuntza (% 31,5).

Etxebizitzarekin zerikusia duten gastuek, gora

2015ean euskal etxeetan: etxebizitza, ura, elektrizitatea, gas eta beste erregaiak, etxeko batez besteko gastuaren % 34,8.

Pertsonako batez besteko , 13.997 euro; % 5,1 gehitu da, euro korronteetan, 2014koaren aldean. Estatuaren osotasunaren aldean % 27,7 gehiago da, handiena duen erkidegoa; ondoren Madril (12.678) eta Nafarroa (12.656).

2015ean, arabarrek EAEko gastuaren % 14,2 egin zuten; bizkaitarrek, % 53,2; eta gipuzkoarrek, % 32,6.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia 2024 Kontsumoari buruzko albisteak Eustat gaur