Ekonomia -

Isurien eskandalua

Alemaniako Volkswagen inputatu du Auzitegi Nazionalak

Epaitegiak Alemaniari erregu-eskaria bidaltzek izapideak abiatu ditu jada.

Volkswagen
Volkswagen
Volkswagen

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen ibilgailuen diesel motorren gas isuriak ustez manipulatzeagatik abiatutako auzian Alemaniako konpainia inputatzea erabaki du Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak. Diru-laguntzak jasotzeko iruzurra eta ingurugiroaren kontrako delitua egotz diezazkioke ibilgailu fabrikatzaileari.

Egoitza beste herrialde batean duen konpainia izanda, erregu-eskaria bidali behar du auzitegiak, eta izapideok abiatu dituela jakinarazi du.

Fiskaltzak egindako eskaerari men egin dio epaileak. Marcelo Azcarragak bere txostenean argudiatu zuenez, konpainiaren sozietate nagusiak zuzentzen ditu enpresa filialen egitekoa, eta kasu honetan, Alemaniako Volkswagen da SEAT Espainiako filialaren arduraduna eta herrialde horren egin omen ziren manipulatutako sistema zuten motorrak.

Ekainaren 30ko data duen autoan, hiru delitu aipatzen ditu epaileak: "interes orokorrari kalte egiten dion iruzur delitua", diru laguntzak jasotzeko iruzurra egitearen delitua eta ingurugiroaren kontrakoa.

Auzia Manos Limpiasek eta Iruzurraren kontrako Nazioarteko Erakundeak jarritako kereilen harira abiatu zuen Auzitegi Nazionalak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Alemania bideoak Iruzurrak argazkiak Ekonomia albisteak Albisteak Volkswagen albisteak Automobilgintzari buruzko albisteak Kutsadura gaur Eguneko albisteak