Ekonomia -
Sumario-sekretua kenduta
Arabako ustezko iruzur auzian agertzea eskatu du Mendiak
Roberto Ramos, Gasteizko Argibideetako 4. Epaitegiko epaileak aztertu beharko du orain Eusko Jaurlaritzaren eskakizuna.
Erredakzioa
Sumario-sekretua kendu eta lau egunetara, Eusko Jaurlaritza Arabako ustezko iruzur sarearean auzian agertzea adostu duela aditzera eman du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Horrela, oraindik Euskal administrazioan lanean jarduten duten auzipetutakoen inguruko erabakiak hartu aurretik, "beharrezko informazio guztia" bilduko dute.
Roberto Ramos, Gasteizko Argibideetako 4. Epaitegiko epaileak aztertu beharko du orain eskakizuna.
Guztira hamaika pertsona inputatuta daude auzian, gehienak EAJrekin lotura dutenak. Auzipetuei egozten zaizkien delituen artean, honakoak: kargudunak erostea, influentziez baliatzea, prebarikazioa, diru publikoak bidegabe erabiltzea, dokumentu publikoen, pribatuen eta merkataritzakoak faltsutzea eta lehiaketa eta enkante publikoetan prezioak aldatze