Politika -
Sumario-sekretua kendu ostean
Hamaika auzipetu Arabako ustezko iruzur sarean
Gurutz Larrañaga Ibarretxeren Gobernuko Cultura sailburuordea hamar auzipetuen zerrendara gehitu dute, baina oraindik ez du deklaratu ekainaren hasiera arte Espainiatik kanpo dagoelako.
Erredakzioa
Gasteizko Epaitegiak Arabako ustezko iruzur auziaren sumario-sekretua kendu eta ordu batzuk geroago, Gurutz Larrañaga Ibarretxeren Gobernuko Kultura sailburuordea hamar auzipetuen zerrendara gehitu dute.
Epaitegiko iturriek aditzera eman dutenez, Roberto Ramos epailearen aurrean deklaratu ez duen hamaika inputatuetako bakarra da, izan ere, ekainaren hasiera arte Espainiatik kanpo dagoelako.
Martxoaren 17an argitara atera zen kasua eta ordutik, sekretu-sumarioa zegoen, apirilean hori luzatzen zutela jakinarazi zuten eta gaur sumario-sekretua kendu dute
Martxoaren 17an zortzi pertsona atxilotu zituzten, besteak beste, Alfredo de Miguel Toki-Administrazioko diputatu ohia eta Aitor Telleria EAJko ABBeko kide ohia.
Auzipetu guztiek euren karguak utzi zituzten eta kargudunak erostea, dirua zuritzea eta influentziez baliatzea leporatzen diete.
EAJko ABBren balorazioa
Iñaki Gerenabarrena EAJko ABBko presidentea sumario-sekretua kentzeagatik pozik agertu da, horrela, "epaiketa paraleloak eteten direlako".
ABBk ohar batean gogorarazi duenez, auzia sumario-sekretua egon den hilabeteetan, EAJk "egitateak argitara ateratzea behin eta berriz" eskatu zuen.