Ekonomia -

negoziazio kolektiboa

Confebaskek enpresa itunak eskatu ditu, orokorrak sinatzea lortu ezean

Bestalde, EAEko patronalak mantendu egin du aurtengo hazkunde aurreikuspena: % 2,6.

Lan hitzarmenak sustatu eta zergak jaitsi, Confebasken helburuak

1:25

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentearen esanetan, EAEko patronalaren "lehentasuna" lan hitzarmen orokorrak dira, baina, horiek sinatzea ez bada posible, "beste tankera bateko akordioak" lortzearen aldekoa da, hala nola itun mugatuak edo enpresa hitzarmenak.

Bilbon eskainitako prentsaurreko batean, Larrañagak hizpide hartu du negoziazio kolektiboaren egoera, eta egungo blokeoa gainditzeko posibilitatea.

Hori horrela, patronaleko buruak esan du Confebasken asmoa ez dela "inoiz" izan "blokeorik egitea". "Gu mota guztietako akordioen alde gaude, nolanahikoak izan”, gaineratu du.

Horren ildotik, Confebaskeko presidenteak adierazi duenez, "lehentasuna" eragin orokorreko lan hitzarmenak dira baina itun mugatuak eta enpresa hitzarmenak negoziatzeko prest daude. "Edozein motatako akordioak onuragarriak dira enpresentzat eta langileentzat", iritzi dio.

Sindikatuei dagokienez, CCOOrekin eta UGTrekin negoziazioak "irekita" daudela esan du, eta azkenaldian zenbait lan hitzarmen sinatu dituztela gogorarazi du.

Prentsaurrekoan, kazetariek galdetu dute posible ikusten ote duen ELAk eta LABek bat egitea, eta Larrañagak erantzun du bi zentralek "hori" egingo dutela esan zutela. Hala ere, sindikatuen ekintza batasunak ez duela egungo egoerara nobedaderik ekarriko ohartarazi du.

Bestalde, Confebasek mantendu egin du aurtengo aurreikuspena, eta EAEko ekonomia % 2,6 haziko dela eta 18.000 lanpostu sortuko direla jakinarazi du. Gainera, langabezia tasa % 13an geratuko da.

Patronalaren ustez, urte amaieran Euskadik “behingoz” lortuko du krisiaren aurretik zegoen aberastasun maila, baina ez enpresen eta enpleguen kopurua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA albisteak Langile Abertzaleen Batzordeak Confebask Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Enpresak