Ekonomia -

Arabar Errioxako ardoa

'Arabako mahastiak' sor-marka sortzeko pausoa eman dute 40 upategik

Arabako Errioxako ardoak Errioxako sor-markatik banantzea dute helburu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Errioxako Upategien Elkarteak (ABRA) lehen pausoa eman du Eusko Jaurlaritzaren aurrean "Arabako mahastiak" sor-marka babestua sortzeko.

ABRAk ohar batean azaldu duenez, 40 upategik baino gehiagok sustatu dute ekimena, Arabako Errioxako ardoak Errioxako sor-markatik banantzeko.

Horrela, euren "ustiapenen etorkizuna bermatzea" lortu nahi dute, "negozio eredu bereiztua errespetatuta".

Aipatutako sor-marka sortzea eskatzeko agiriak hilabeteon aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzan.

Egun, Arabako Errioxako ardoak Errioxako sor-markaren baitan daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak