Ekonomia -
Krisiaren aurkako neurriak
Urkullu: "Inork ez dio Gobernuari txeke zuri bat emango"
"Euskadiko egoera desberdina" dela eta, beraz, Euskadin ezarri beharreko krisiaren kontrako neurriak ere desberdinak izan behar direla esan dio Urkulluk lehendakariari.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak adierazi duenez, inork ez dio Gobernuari "txeke zuri" bat emango, "ez direlako fidatzen" eta euren botoa "zeinahi", "arduraz" jokatuko dutela adierazi du jeltzaleak.
Eibarren egin den mitin batean Urkulluk egindako adierazpenak dira. Dena den, EAJren presidenteak ez du jakinarazi ekainaren 10ean dekretuaren alde edo kontra bozkatuko duten. Neurriak "inposatzen" dituen testu baten alde ez dutela egingo esan du Urkulluk.
"Ez gara isilduko, ez dugu onartuko pentsioak murriztea", azpimarratu du agintari jeltzaleak.
Horretaz gain, Gobernu Zentraleko presidentea, Jose Luis Rodriguez Zapatero, kritikatu du, "paperak eskuan" izan gabe bere neurriak onartzea bilatzeagatik eta "onartezina" delako alderdiek "Espainiako egoera ekonomikoaren informazio sakona" ez izatea. "Euskadiko egoera desberdina" dela eta, beraz, Euskadin ezarri beharreko krisiaren kontrako neurriak ere desberdinak izan behar direla esan dio Urkulluk lehendakariari.