Ekonomia -

Defizita murrizteko plana

Amaitu da lehendakaria, aldundiak eta Eudelen arteko bilera

Jokin Bildarratz Eudeleko presidenteak adierazi duenez, "ñabardurak albo batean utzita, bilera lasaia izan da eta eztabaida zintzoa izan dugu".

Patxi Lopez lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Patxi Lopez lehendakaria, artxiboko irudi batean

Patxi Lopez lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakaria hiru ahaldun nagusiekin, hots, Jose Luis Bilbaorekin (Bizkaia), Markel Olanorekin (Gipuzkoa) eta Xabier Agirrerekin (Araba), eta Jokin Bildarratz Euskadiko Udalen Elkarteko (Eudel) presidentearekin bilduta dago, murrizketa neurriak hizpide.

Bilera eguerdian hasi&' || 'nbsp; da, Lehendakaritzaren egoitzan, Gasteizen.

Ostiralean, Eusko Legebiltzarrean, lehendakariak aurreratu zuen Euskadin ere ezarriko dituztela Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketa neurriak.

Neurri horiek joan den astean onartu zituen Jose Luis Rodriguez Zapateroren Exekutiboak eta, besteak beste, funtzionarioen soldata batez beste % 5 jaistea eta pentsioak izoztea aurreikusten dute.

Bere agerraldian, Patxi Lopezek esan zuen dirudunek ere "krisiaren kostuak" ordaindu beharko lituzketela, baina, dena dela, zerga presioa areagotzeak dirudunek beste herrialde batera ihes egitea ekar lezakeela ohartarazi zuen.

Beren aldetik, ahaldun nagusiek ere euren proposamenak helaraziko dizkiote gaur lehendakariari. Iñigo Urkullu EAJko presidenteak azaldu duenez, neurriek aurreztearekin eta inbertsioekin izango dute zerikusia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea