Ekonomia -
Hipotekak
Euriborra % 1,24an kokatu da maiatzean
Maiatzeko gorakada izan ere, erabiltzaileek hilean 24 euroko beherapena nabarituko dute joan den urtearekin alderatuta, guztira 288 euro urtero.
Erredakzioa
Euriborra, hipotekak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizea, % 1,24an kokatu da maiatzean. Azken bi hilabetetan gora egin du euriborrak, abenduan lortutako mailari berriro helduz.
Gaur 1,258an kokatu da eguneroko euribor interes-tasa, atzoko emaitza baino milaren bat gehiago. Hilabetea amaitzeko egun bat geratzen denean, % 1,2488an kokatu da hilabeteko-maila.
Maiatzean aldarkortasuna oso nabaria izan da, eta duela bederatzi hilabetetik lortzen ez zituen mailak izan ditu euriborrak, bankuen merkatuen artean izandako tentsioak direla eta.
Maiatzeko gorakada izan ere, erabiltzaileek hilean 24 euroko beherapena nabarituko dute joan den urtearekin alderatuta, guztira 288 euro urtero. Dena den, euriborraren etengabeko jaitsiera dela eta, erabiltzaileek gero eta gutxiago aurreztu ahal izango dute.
Konkretuki, 25 urteko iraupena duen 120.000 euroko hipoteka duten bezeroek, maiatzeko Euriborrarekin berrikusten baldin badute, 534 bat euro ordaindu beharko dituzte.
Seihileko bakoitzeko berrikusten diren hipoteken kasuan, ez da kuotatan aldaketarik izango.