Ekonomia -
Kreditu agentzien kalifikazioa
EAEko, Arabako eta Gipuzkoako kalifikazioa berretsi du Fitch-ek
Dena den, helburuak ez badira betetzen kalifikazioa murriztu diezaieketela ohartarazi du Fitchek.
Erredakzioa
Fitch kredituen kalifikazio agentziak notarik eta baloraziorik onena (''AAA'') eman dio Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako eta Gipuzkoako aldundien zor publikoari.
Joan den astean agentzia horrek jaitsi egin zion nota Espainiari, eta maila bat beherago utzi zuen (''Hiru A'' izatetik ''AA plusera'').
Dena den, helburuak ez badira betetzen kalifikazioa murriztu dezaketela ohartarazi du Fitchek.
"Erakundeen kudeaketari babesa"
Gipuzkoako ahaldun nagusiak uste du "zuhurtziaz" hartu behar dela albistea, baina babesa ematen omen die euskal erakundeen kudeaketari, "lanak sasoiz eta ondo" egin direla esan nahi baitu.