Ekonomia -
EAJri eta PPri mezua
Patxi Lopez: 'Ez da bidezkoa errenta altuei zergak ez igotzea'
Lehendakariak adierazi duenez, "oso ondo geratzen da publikoaren aurrean" ez dutela babestuko zergak igotzea eta jeltzaleei zein popularrei euren jarrerak aldatzea eskatu die.
Erredakzioa
Euskadin fiskalitatea erreformatu eta errenta altuak dituztenei zergak igotzea nahi ez izatea aurpegiratu dio Patxi Lopez lehendakariak EAJri eta PPri, bere ustez ez delako "bidezkoa ezta sustengarria" orain arte bezala mantentzea.
Arabako PSE-EEko karguek Gasteizen egin den topaketari amaiera eman dio Lopezek.
Lehendakariak adierazi duenez, "oso ondo geratzen da publikoaren aurrean" ez dutela babestuko zergak igotzea baina "modu bakarra da gehien dituztenek ere dagokiena jar dezaten, eta ez egitea ez liteke bidezkoa izango esfortzuak egiten dituztenekin".
Zerbitzu publikoen kalitatea "mantentzeko eta hobetzeko era bakarra" beharrezko baliabideak izatea da eat baliabide horiek "soilik helduko dira presio-fiskala aldatzen baldin bada".
Jeltzaleei zein popularrei euren jarrerak aldatzea eskatu die lehendakariak.