Ekonomia -
Euskadin eta Nafarroan
Sindikatu abertzaleek greba orokorra deitu dute ekainaren 29rako
Grebaren helburua sindikatu abertzaleek Espainiako Gobernuak ezarri nahi dituen neurriak ukatzen dituztela jakinaraztea da.
Erredakzioa
ELA, LAB, ESK, STEE, Hiru eta EHNE sindikatuek greba orokorra deitu dute ekainaren 29rako, Euskadin eta Nafarroan, Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen lan-erreformaren kontra. Horrela adierazi dute sindikatuen bozeramaileek gaur Bilbon egin duten Gobernu zentralaren neurrien kontrako manifestazioa Bilboko Udalera heltzean
Manifestazioan Aralar, Eusko alkartasuna eta ezker abertzaleko ordezkariak ere izan dira, besteak beste.
"Murrizketekin aski da, euskal langileak gure etorkizunaren jabe" lelopean egin dute Areatzarainoko ibilbidea eta manifestazio bukaeran, greba orokorrerako deia egin dute.
Mobilizazioak ahultzeko helburuarekin, langileriaren kontrako neurriak uda sasoian hartzea leporatu diote Zapateroren gobernuari. Horretaz gain, eurek langileen eskubideen alde borrokan jarraituko dutela iragarri dute.
Sindikatu abertzaleek elkarrekin egiten duten bigarren ekintza da gau, izan ere, maiatzaren 25ean, Euskadiko eta Nafarroako funtzionariei soldata murriztuko zietela iragarri ondoren, beste greba orokor bat egin zuten.