Ekonomia -
Erreforma
Zapatero: 'Lan-erreforma onuragarria da langileentzat eta lanarentzat'
Espainiako presidenteak lan-erreformaren oinarriak defendatu ditu. Bere ustez, erreforma orekatua da eta "langileen eskubideak mantentzen" ditu.
Erredakzioa
Lan-erreforma egonkortasuna sustatu eta langileentzako onuragarria dela adierazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak.
Mahmud Abbas Palestinako Agintaritza Nazionaleko presidentearekin batera izandako prentsaurreko batean, Zapaterok lan-erreformaren oinarriak defendatu ditu. Bere ustez, erreforma orekatua da eta "langileen eskubideak mantentzen" ditu.
Zapateroren hitzetan, araudiaren aldaketek lan-mugikortasuna sustatuko dute. Presidenteak lan-erreforma defendatu du, bere ustez, enpresek egoera ekonomikoen arabera moldatu ahal izango direlako eta langileek ere onurak nabarituko dituztelako.
Gobernuaren presidentearentzat, erreforma "funtsezkoa eta orekatua" da eta espainiar ekonomiarenganako konfidantza sortzeko baliagarria izango da.