Ekonomia -

Baimenen tramitazioa

Gasteizen gasa lortzeko asmoaz ohartarazi du 'Fracking Ez' plataformak

Plataformak jakitera eman du Shesa baimenen tramitazioan ari dela Gasteizen gasa ateratzeko, baina fracking teknika erabili gabe.

Fracking Ez plataformako kideak. Argazkia EITB
Fracking Ez plataformako kideak
Fracking Ez plataformako kideak. Argazkia EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Fracking Ez' plataformak ohartarazi du Shesa Eusko Jaurlaritzako Hidrokarburoen Sozietatea baimenen tramitazioan ari dela Gasteizko putzu batean gasa ateratzeko, baina ez haustura idraulikoaren teknika erabilita.

Plataformak argitu duenez, Armentia-2 putzuan da, Subillatik gertu. Hain zuzen ere, toki horretan ''saiatu da Shesa frackingari ekiten azken urteotan'', plataformak adierazi duenez.

Hala ere, argitu du oraingoan sozietateak aurkeztutako txostenak zera jasotzen duela: ''putzu arrunta'' dela eta bertan ez dela fracking teknikarik erabiliko.

Plataformak dioenez, bost urteotako borrokarekin lortu da teknika hau Euskadin ez bideratzea, baina, azken proiektu horren tramitazioarekin Shesak ''plan berriak aurkezten ditu eta bertan fracking hitzaren desagerpena da berrikuntzarik handiena''.

'Fracking ez' ekimenak gogoratu du orain 20 urte zulatu zutela putzu hori, ohiko teknikak baliatuta, eta ez zuela arrakastarik izan. Beraz, ''ez da sinesgarria'' orain teknika horiek beraiek emaitzarik ematea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Ekonomia 2024 Frackinga Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Gaurko azken ordukoa Gasaren prezioa