Ekonomia -
Defizit publikoaren murrizketa
Legebiltzarkideen soldaten murrizketa hilaren 22an aztertuko dute
2009ko bukaeran, legebiltzarkideek 70.584 euro gordineko urteko ordainsaria izoztea adostu zuten, bigarren urtez jarraian.
Erredakzioa
Eusko Legebiltzarrak, euren kideen soldata murrizteko proposamen bat aztertuko du hurrengo asteartean, ekainaren 22an.
Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentearen eskariz,&' || 'nbsp;2009ko bukaeran, parlamentariek 70.584 euro gordineko urteko ordainsaria, bigarren urtez jarraian, izoztea adostu zuten. Taldeko bozeramaileek, idazkariek eta presidenteordeek baina, gehienez 83.573 euro kobratzen dituzte.
Quiroga presidenteak, aldiz, 99.377 euroko ordainsaria du urtean.
Horrez gain, bidaietako gastuak jasotzen dituzte; de 4.440 euro, 6.516 euro eta 7.152 euro, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako legebiltzarkideek, hurrenez hurren.