Ekonomia -

Lan gatazka

TRWko batzordeak 22 langileren kaleratzea geldiarazteko eskatu du

Lan-erregulazioko txostena bidegabea zela ebatzi zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, baina Auzitegi Gorenaren ebazpenaren zain daude orain langileak.

TRWko langileek Iruñeko epaitegien aurrean egindako protesta bat. Artxiboko argazkia: EiTB
TRWko langileek Iruñeko epaitegien aurrean egindako protesta bat. Artxiboko argazkia: EiTB
TRWko batzordeak 22 kaleratzeak geldiarazteko eskatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TRWko enpresa batzordeak 22 langileren kaleratzea geldiarazteko eskatu dio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari, harik eta Auzitegi Gorenak lan-erregulazioko txostenaren inguruko erabakia hartu arte. Txosten hori aintzat hartuta, dagoeneko 101 langile kaleratu dituzte.

Zuzendaritzak 123 langile kaleratzeko onartutako lan-erregulazioko txostena auzibidean jartzea erabaki zuen enpresa batzordeak, alde bakarreko erabakia izan zelako eta "justifikatu gabeko arrazoiak" erabiliz egin zelako.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion enpresa batzordeari, eta lan-erregulazioko txostena bidegabea zela ebatzi zuen. Ondorioz, txosten horretan jasotako beste 22 langileren kaleratzea behin-behinean atzeratzea eskatu dio enpresa batzordeak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari.

Enpresa batzordeak, hala ere, helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, lan-erregulazioko txostena osorik "baliogabetu" dezan. Horrela balitz, kaleratutako 101 langileak onartu beharko lituzke enpresak.

Batzordeak azpimarratu duenez, duela bi urte TRW enpresa erosi zuen ZF multinazionalak aurreko urteetako "kudeaketa txarrari" aurre egin eta esku hartu beharko du. Langileak, baina, lantegiaren etorkizunaren beldur dira.

TRWk 550 langile ditu gaur egun, eta, enpresa batzordearen esanetan, oraindik garaiz daude lan-erregulazioko txostena bertan behera uzteko eta kaleratuak berriz hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroako albisteak Auzitegi Gorena Lana albisteak EEE Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa Lan gatazkak azken ordukoa Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan