Ekonomia -

ELA sindikatuaren arabera

Saunier Duvall enpresak lana erregulatzeko espediente bat ordezkatu du

Horrela espedientea "merkeago" aterako zaio enpresari, ELA sindikatuak salatu duenez. Lan-erreformaren baldintza berriak aprobetxatu nahi ditu enpresak, sindikatuaren hitzetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saunier Duvall Clima enpresako zuzendaritzak lana erregulatzeko espedientea atzera botatzea eta horren ordez txosten berri bat aurkeztea erabaki du, baina oraingo honetan lan-erreformak ezartzen dituen baldintza berriak aprobetxatuz, ELA sindikatuak salatu duenez. Horrela, kaleratzeak "merkeagoak" izango dira enpresarentzat, sindikatuaren ahotan. Erreforma herenegun onartu zuen Diputatuen Kongresuak.

Egungo espedientea atzera bota dutela jakinarazteko langileen ordezkariekin bilera egin du enpresako zuzendaritzak, sindikatuak komunikatu baten bidez jakitera eman duenez.

"Itxiera merkeago izatea" bilatzen ari dela onartu du enpresak sindikatuen aurrean, ELAk esan duenez. Horrela, zuzendaritza "espediente berria tramitatzen hasiko da aste honetan bertan". Txostena antzekoa izango da, baina lan-erreformak ezartzen dituen baldintzetara egokituko da, kaleratzea merkatuz eta malgutuz.

"Estatuko Gobernuak inposatutako lan-erreformak ematen dizkion abantailak aprobetxatu nahi ditu enpresak, kaleratzeen merkatzeari dagokionez", salatu du sindikatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea