Ekonomia -

Lan erreformaren kontra

Aralar, EA, ezker abertzalea eta Alternatiba, 29-Jko grebaren alde

Alderdi hauek lan-erreformaren aurkako grebarekin "guztiz bat datoz" eta mobilizaziora deitu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralarrek, EAk, ezker abertzaleak eta Alternativak agiri bat aurkeztu dute ekainaren 29rako lan-erreformaren kontra protestatzeko deitutako grebaren alde. Horretaz gain, mobilizaziorako deialdia egin dute.

Dokumentua prentsaurreko batean aurkeztu dute. Bertan izan dira, besteak beste, Aralarreko Ainhoa Beola eta Oxel Erostarbe; EAko Eva Aranguren eta Santi Moreno; ezker abertzaleko Niko Moreno eta Miren Legorburu zinegotziak; eta Alternatibako Ander Rodriguez eta Enrique Martinez.

Alderdi hauek PSOEek sustatutako PP, CiU, PNV, UPN, CC eta UPyD alderdien abstentzioekin bermatutako lan-erreformaren aurkako grebarekin "guztiz bat" datozela adierazi dute, "langileen eskubideetan atzerakada" ekarriko duelako.

Greban parte hartzea bultzatzeaz gain, euskal gazteria "etengabeko mobilizazioko aro" batean sartu behar dela asierazi dute.

Horretaz gain, kaleratzea merketzea eta kontratuak bertan behera uzteko arrazoi ekonomikoak aipatzea arbuiatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea