Ekonomia -
Gasteizen
Rojok Vital Kutxan egindako kudeaketa defendatu du PSE-EEk
Txarli Prieto Arabako sozialisten idazkari orokorrak Gregorio Rojo entitatearen presidente izan den bitartean egindako "ahalegina eta emaitzak" eskertzen dituen agiri bat aurkeztu du.
Erredakzioa
Gregorio Rojo Vital Kutxako presidente ohia "etorkizuneko eginkizun politiko publikoentzako funtzezkoa" izan dela adierazi du Arabako PSE-EEk.
Arabako PSE-EEko Batzorde Exekutiboa Gasteizen bildu zen atzo eta aho batez Rojoren izendapenaren baliogabetu zuen Auzitegi Probintzialaren inguruko eta Rojoren dimisioaren inguruko agiri bat plazaratu zuen.
Txarli Prieto Arabako sozialisten idazkari orokorrak Gregorio Rojo entitatearen presidente izan den bitartean egindako "ahalegina eta emaitzak" eskertzen dituen agiri bat aurkeztu du.
Sozialisten ustez, Rojo "sekulako presidentea" izan da eta Vital Kutxa Espainiako entitate "fidegarrienetakoa" izatea lortu du.
Prietok prentsaurrekoan adierazi duenez, Arabako PSE-EEk ez du EAJrekin duen akordioaren balioa ez dute gutxituko. Izan ere 2012 urtera arte PSE-EEko kide batek kargua izatea adostu zuten bi alderdiek.