Ekonomia -

GIPUZKOA

Ahultasun edo pobrezia energetiko egoeran bizi dira gipuzkoarren % 19

Gipuzkoako Ingurumen foru diputatuak jakitera eman duenez, 117.045 herritar bizi dira pobrezi energetiko egoeran lurralde honetan. Etxebizitzen % 27,3k ez dute berogailurik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokia abian da, herritarren argindar faktura murrizten laguntzeko helburuarekin. Gipuzkoako herritarren % 19,2 bizi dira ahultasun edo pobrezia energetiko egoeran.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak, Felix Asensio eta Beatriz Martikorena Ingurumen departamenduko zuzendaria eta zerbitzu arduraduna, hurrenez hurren, agertu dira hedabideen aurrean, goizean, Donostian, behatokiaren berri emateko. Ekimen berri horren jarduna webgune batean dago jasota; pobrezia energetikoari buruzko informazioa, eta horri aurre egiten laguntzeko jarraibideak azaltzen dira bertan.

Foru diputatuak azaldu duenez, iazko datuen arabera, 117.045 gipuzkoar (biztanleen % 19,2) zeuden ahultasun edo pobrezia energetiko egoeran. Lurralde honetako etxebizitzen % 27,3k ez dute berogailurik.

Besteak beste, krisi ekonomikoa, energiaren prezio altua, argindarra kontsumitzeko ohitura okerrak edota eraikinen  eraginkortasun energetiko eskasa dira pobrezia energetikoaren eragile nagusiak.

Asensioren arabera, argindarraren prezioa etengabe igotzen ari den honetan, ezinbestekoa da erakundeek pobrezia energetikoari aurre egiteko neurriak hartzea.

Webgune berriak lau atal nagusi ditu: datu basea, liburutegi birtuala, hemeroteka eta mediateka. Pobrezia energetikoari aurre egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan duen estrategiaren baitan kokatzen da ekimen hau.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Albisteak Gipuzkoa Gizartea Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Elektrizitatea azken ordukoa