Ekonomia -

Mugikorrak

Europar Batasunak 'roaming'arekin amaitzeko akordio bat adostu du

Hitzarmenaren arabera, telefono-deiak egiteko gehienez 0,032 euroko prezioa ezarriko dute, eta datuen prezioak, berriz, behera egingo du apurka-apurka.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak (EB) roamingarekin amaitzea ahalbidetuko duen akordioa adostu du. Horren arabera, EBeko 28 herrialdeek ez dute roamingik izango ekainaren 15etik aurrera.

Hitzarmenaren arabera, telefono-deiak egiteko gehienez 0,032 euroko prezioa ezarriko dute, eta 0,01 euro sms mezuetan, azaldu du EBko Kontseiluak agiri batean.

Datuei dagokienez, gigabyte bakoitzeko 7,7 euroko prezioak behera egitea aurreikusi dute, apurka-apurka, ekainare 15etik aurrera: 6 euro 2018 urtarrilaren 1ean, 4,5 euro 2019an, 3,5 euro 2020an, 3 euro 2021ean eta 2,5 euro 2022an.

EBeko herrialdeek eta Euroganberak baieztatu beharreko ituna da. Operadoreek ibiltaritza-zerbitzuak eskaintzeko erabili beharreko sareen truke zenbat diru kobratu dezaketen erabaki beharko dute erreforma honetan.

UEren arabera, alderdirik esanguratsuena datuek muga ezartzea izango da, nabarmen egin baitu gora azken urteotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Telefonia mugikorra Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa