Ekonomia -

Gazteen Euskal Behatokia

Gazteek soldataren % 53 erabili behar dute etxebizitza librea erosteko

EAEko hiru lurraldeak aintzat hartuta, Gipuzkoako gazteek egin behar dute ahaleginik handiena etxe bat erosteko edota alokatzeko.

Artxiboko argazkia: EiTB
Etxebizitzak
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soldataren bat irabazten duten 18 eta 34 urte bitarteko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gazteek beren soldataren % 53,5 erabili behar dute, hilero, merkatu libreko etxebizitza baten hipoteka kuota ordaintzeko, Gazteen Euskal Behatokiak emandako datuen arabera. Hala ere, etxe bat jabetzan eskuratu nahi duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteek erabili behar duten soldataren portzentajeak behera egin zuen 2015ean, aurreko urteko datuekin alderatuta (% 58,8).

Txostenaren arabera, etxebizitza libre bat erosi nahi duten euskal gazteek espainiarrek baino soldataren zati handiagoa baliatu behar dute, hain zuzen ere, ia zortzi puntu gehiago.

EAEko hiru lurraldeak aintzat hartuta, Gipuzkoako gazteek egin behar dute ahaleginik handiena, hilero, merkatu libreko etxe bat erosteko edota alokatzeko. Ikerketak dakarrenez, soldataren bat irabazten duten 35 urtetik beherako gazteek beren soldataren % 58 erabili behar dute hipotekaren hileroko kuota ordaintzeko; bizkaitarrek, % 52,2; eta arabarrek, % 45,4.

Oro har, salmentarako etxebizitzak merkatu egin badira ere, alokairuen prezioak gora egin du. Alokairuaren kasuan ere, Gipuzkoako gazteek egin behar dute ahaleginik handiena eta soldataren % 67,5 erabili behar dute alokairua ordaintzera; bizkaitarrek, soldataren % 64 eta arabarrek, % 54,1.

Gipuzkoan saltzeko edota alokairurako etxebizitzen prezioa beste bi lurraldeetan baino garestiagoa da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba EAE Lana albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Soldatak albisteak gaur Etxebizitza Gazteak albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak