Ekonomia -

Confebask

Roberto Larrañaga: 'Zerga gehiagok hazkundea oztopa dezakete'

Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentearen aburuz, enpresei ezartzen zaizkien zergak areagotzen badira, hazkunde ekonomikoari kalte egin liezaiokete.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Larrañaga Confebaskeko presidenteak ohartarazi duenez, enpresen gaineko zergak areagotuko balira, hazkunde ekonomikoa arriskuan jar liteke, enpresen errentagarritasunak behera egin baitu 2008tik 2014rako aldian, % 7tik % 3ra pasatuta. Gainera, bere hitzetan, euskal enpresek dagoeneko "tipo altuak" ordaintzen dituzte Europar Batasuneko bataz bestekoarekin alderatuta.

Soldatak igotzeko balizko aukerari buruz, Larrañagak azaldu du egon badagoela marjina, baina bakarrik errentagarriak diren enpresetan: "Kafea guztientzat, ez", esan du euskal enpresaburuen presidenteak.

Baieztatu duenez, Confebaskek ez du blokeatu negoziazio kolektiboa, baina ohartarazi du ez dela joango negoziatzera ekin aurretiko baldintzak ezartzen dituen mahai batera, eta, bere esanetan, zenbait sindikatuk hala izatea nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Confebask albisteak EAE Ekonomia 2024 Gaurko azken orduko albistea Enpresen albisteak