Ekonomia -
Bigarren hiruhilekoko datuak
3.900 langabe gutxiago Euskadin
Espainian, langabezia tasa % 20,09ra iritsi da 32.800 langabe gehiagorekin. Estatuko langabeen kopurua 4.645.500ekoa da.
Erredakzioa
Langabeziak behera egin du Euskal Autonomi Erkidegoan. Guztira, 2010eko bigarren hiruhilekoan 3.900 langabe gutxiago daude Euskadin, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, % 3, 41eko beherakada izan du tasak. Horrela, guztira, 109.800 langabe daude Euskadin eta tasa % 10,40koa da. Horrela adierazi du Estatistikako Institutu Nazionalak gaur argitaratu duen Biztanleria Aktiboaren Inkestak.
Azken hamabi hilabeteetan, 200 langabe gutxiago daude Euskadin, % 0,20eko beherakada. Lana duten pertsonen kopuruak berriz gora egin du, 9.500 pertsona gehiago ari dira lanean, % 1,01eko gorakada iazko denboraldi bereko tasarekin alderatuz gero.
Apiriletik ekainera, Euskadin lanean ari direnen kopurua 17.000 pertsonatan igo da aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, % 1,83ko gorakada. Horrela, guztira, 945.700 pertsona ari dira lanean gaur egun EAEn.
Nafarroan langabeen tasa % 9,59 jaitsi da azken hiruhilekoan.
32.800 langabe gehiago, Espainian
2010eko bigarren hiruhilekoan 32.800 langabe gehiago daude, Espainian. Horrela, langabeen kopurua 4.645.500era iritsi da eta, ondorioz, langabezia tasa % 20,09ra iritsi da.
Bigarren hiruhileko honetan lanean dagoen jendearen kopurua asko handitu da, 82.700 pertsonetatik 18.476.000etara. Hala ere, ezin izan ditu aktibo berri guztiak bildu eta horregatik igo da langabezia. Azken urtean, 468.000 pertsonek lana galdu dute.
Biztanleria Aktiboaren Inkestak adierazi duenez, 115.500 pertsona hasi dira lanean eta, guztira, 23.122.300 enplegatu daude orain, duela urte bat baino % 0,5 eta 39.900 pertsona gehiago (% 0,17).
Langabezia, batez ere, nekazaritza alorrean igo da, % 18,52, 36.800 langabe gehiagorekin. Hala ere, aspalditik lanik gabe dauden pertsonen kopurua da gehien igo dena, 129.100 langabe gehiagorekin, % 7,68ko igoera. Langabezia lehen lanaren bila daudenen artean ere areagotu da, 38.000 pertsona gehiagorekin (% 11,73).
Bestalde, langabezia gutxitu da eraikuntzan, 73.900 langabe gutxiagorekin (% 12,28), zerbitzuetan (61.500 langabe gutxiago, % 4,09ko beherakada) eta industrian 35.700 langabe gutxiago daude orain (&' || 'amp; 11,73).