Ekonomia -

Bat-egitea

Tecnalia ikerketa zentroak Bilbon izango du bere egoitza nagusia

Estatuko ikerketa pribatuko lehen zentroa Bizkaian egongo da 2011ko uztailaren 1era arte eta geroago, Gipuzkoan ezarriko dute, aurretik bestelakorik erabakitzen ez baldin bada.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tecnalia Research &' || 'amp; Innovation Estatuko ikerketa pribatuko lehen zentroaren eraikuntza abian da. Bertan bilduko diren zentroek bat egitea babestu dute gaur eta korporazioaren egoitza 2011ko uztailaren 1era arte Bilbon egotea adostu dute. geroago, Gipuzkoan ezarriko dute, aurretik erabaki sendorik hartzen ez baldin badute.

Tecnaliako zortzi zentro teknologikoen fusioaren joan den uztailaren 16an sinatu behar zuten, baina egoitza nagusiaren kokapenaren inguruan sortutako eztabaidaren ondorioz, ez baitziren ados jarri Bizkaia edo Gipuzkoa aukeratzeko.

Erakundearen iturriek adierazi dutenez, Espainiako lehen inbestigazio zentro pribatua izango da eta Europako bosgarrena. Javier Ormazabal (Ormazabal taldeko presidentea) izango da zentro berriko presidentea. Korporazioak zuzendaritza bakarra izango du eta Joseba Jauregizar izango du zuzendari orokorra eta bost sail izango ditu: garapen jasangarria, industria eta garraioa, berrikuntza eta gizartea, informazioen eta komunikazioen teknologiak, osasuna eta bizi kalitatea.

Bat-egitea zentroetako batek, Labeinek (Bizkaia), Cidemco, ESI, Euve, Fatronik, Inasmet, Leia y Robotiker beste zazpiak hartzeko diseinatua dagoela azaldu dute:

Irailaren 1etik aurrera Tecnalia Research &' || 'amp; Innovationek behin-behineko egoitza izango du, baina beste zazpi erakundeak aurrekoarekin bat egingo dute datorren 2011ko urtarrilaren 1ean. Korporazioak, ordutik aurrera, erabateko ondorio juridikoak izango ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea