Ekonomia -

Abiadura Handiko Trena

Adifek larrialdiko irteerak egin beharko ditu AHTren 11 tuneletan

Dagoeneko eraikita dauden tunelak dira moldatu beharrekoak. Amaituta zeuden Europar Batasunak segurtasun araudia eguneratu zuenean.

Abiadura Handiko Trena. Argazkia: EiTB
Abiadura Handiko Trena. Argazkia: EiTB
Abiadura Handiko Trena. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Abiadura Handiko Trenaren 11 tuneletan larrialdiko irteerak egin beharko ditu Adifek Europar Batasunaren segurtasun araudia betetzeko, trenbideen kudeatzaileak jakitera eman duenez.

Dagoeneko eraikita dauden tunelak dira moldatu beharrekoak. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak azaldu dutenez, unean uneko araudia betez egin zituzten, baina amaituta zeudenean, 2014an, segurtasunari dagokion araudia eguneratu zuen Europar Batasunak. Orain, baldintzok betetzera derrigortuta dago Adif. Erakundeek ez dute zehaztu irteerak egiteak zenbatean garestituko duen azpiegitura.

Ebakuaziorako eta lanetarako galeria berriak egingo dituzte, bide bikoitzeko tuneletan: Induspen, Udalaitzen, Mendigainen, Olabarrien, Ganzelain, Galdakaon, Zaratamon, Beasain Ekialdean, Ordizia Itsasondon, Legorretan eta Tolosa 2-Aldabatxikin.

Horretarako desjabetze gehiago egin beharko dituzte Gasteiz-Bilbo tramoko zazpi tunelen inguruan, eta Bergara-Astigarrako lautan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao argazkiak Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaurko azken orduko albistea Ekonomia albisteak Ordizia albisteak Beasain albisteak Abiadura Handiko Trena Adif