Ekonomia -

Neurri ekonomikoak

Aberatsenen zerga-arinketarekin amaitu nahi du Obamak

Gainera, tresna berrietan inbertitzen duten enpresei zerga-onurak emateko proposamenak iragarri ditu AEBetako presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aberatsenek egun duten zerga-arinketa amaitu behar dela defendatu du gaur Barack Obama AEBetako presidenteak, nahiz eta errepublikanoak eta Alderdi Demokratako zenbait ordezkari aurka egon.

Clevelanden (Ohio) emandako hitzaldian, tresna berrietan inbertitzen duten enpresei zerga-onurak emateko proposamenak iragarri eta errepublikanoen proposamenak kritikatu ditu AEBetako presidenteak. Cleveland AEBetako zonarik deprimituenetarikoa da. Sei egunen buruan Obama laugarren aldiz mintzatu da ekonomiari buruz.

George W. Bush presidente ohiak aberatsenei ezarritako zerga-arinketa mantentzeko eskatu diote errepublikanoek, demokrata batzuek eta zenbait ekonomilarik Obamari. Izan ere, zerga-arinketa hori abenduan bukatzen da.

Soilik urtero 250.000 dolar baino gutxiago jasotzen dituzten familiei zerga-arinketa mantentzea proposatzen du Etxe Zuriak. Aberatsenei, ostera, abantaila horiek kendu nahi dizkie Obamak.

"Ez da dirudunei zigortzeko neurri bat", murrizketa horiek mantentzea "700.000 milioi dolarreko kostua izango luke eta ezin dugu hori onartu", azpimarratu du Obamak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea