Ekonomia -

Gasteiz

Gamarrako eta Mendizorrotzako igerilekuak, gaur ere itxita

Langileek deitutako grebaren ondorioz, bigarren egunez egongo dira zarratuta azpiegitura publikook.

Mendizorrotzako igerilekuak. EFE
Mendizorrotzako igerilekuak. EFE
Gasteizko Udalaren bitartekaritza eskatu dute kirol langileek

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mendizorrotzako eta Gamarrako igerileku publikoak itxita egongo dira bigarren egunez, azpiegitura hauetako langileek deitutako grebaren ondorioz.

Gasteizko Udalak Twitterren duen kontuaren bidez eman du neurri horren berri, eta "eragozpenak" barkatzeko eskatu die erabiltzaileei.

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deituta, Arabako kirol jardueretako langileak ari dira greba egiten; sorosleak, kirol monitoreak, atezainak eta zaintzaileak, alegia. Igandean hasi zen lanuztea, eta uztailaren 31n amaituko da.

Grebaren ondorioz, Gasteizko bi igerilekuak itxita egon ziren atzo, eta gaur ere hala egongo dira. Langileek "hitzarmen duina" aldarrikatu dute, eta lan baldintza eta soldata hobeak eskatu dituzte. 

Gonzalez: 'Gatazka enpresaren eta langileen artekoa da'

Hain justu, lan gatazka honen inguruan galdetu diote astelehen honetan Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiari. Horren hitzetan, greba "enpresaren eta langileen arteko arazoa da".

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, gatazka "albait arinen" konponduko den itxaropena agertu du Gonzalezek. Izan ere, ahaldun nagusiaren berbetan, "gure urtegietako sorosleei ere eragiten die, eta hein batean Aldundia tartean dago". Dena dela, auzia langileen eta enpresaren artekoa dela berretsi du.

"Administrazio publikook nahi duguna da kontratua dugun enpresetan lan harremanak normalak izatea eta lan baldintzak onak, duinak eta hitzartutakoak", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Araba Mendizorrotza Grebak albisteak EAE Lana albisteak Gizartea Ekonomia albisteak Gasteiz albisteak Kiroldegiak gaur Lan gatazkak albisteak gaur