Ekonomia -

Zumarraga (Gipuzkoa)

Arcelorreko langileen lekualdatzea berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Zumarragako lantegiaren itxieraren aurrean zuzendaritzak proposatutako lan-baldintzen aldaketak eta langileen lekualdatzea arrazoizkoa dela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak.

Zumarragako langileek egindako protestetako bat. Artxiboko irudia: EFE
Zumarragako langileek egindako protestetako bat. Artxiboko irudia: EFE
Zumarragako langileek egindako protestetako bat. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumarragako (Gipuzkoa) Arcelorreko plantako langileak Asturiasera (Avilesko eta Gijongo lantegietara) eramateko erabakia legezkoa dela berretsi du asteazken honetan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN), Eibarko Lan-arloko 1 zenbakiko Epaitegiak hartutako erabakia aintzat hartu ostean.

EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaia zabaldu du Arcelorrek. Auzitegi horrek atzera bota du CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek Eibarko lehen auzialdiko epaitegiak hartutako erabakiaren aurrean aurkeztu zuten erregu helegitea.

Ildo horretatik, Zumarragako lantegiaren itxieraren aurrean Arcelor Mittaleko zuzendaritzak proposatutako lan-baldintzen aldaketak eta langileen lekualdatzea arrazoizkoa eta neurrizkoa dela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak.

Guztira Zumarragako Arcelorreko 85 langile lekualdatu zituzten Avilesko eta Gijongo lantegietara, multinazional horrek Gipuzkoako lantegia itxi ostean.

Orduan, beharginen lan-baldintzak aldatuko zituztela iritzita, helegitea jarri zuten CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek. Itxieraren aurrean, langileak Asturiasera eramatea onartu zuten arren, hasierako baldintzak indarrean jarraitzea eskatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Multinazionalak Lana Ekonomia berriak Zumarraga albisteak Gaurko azken ordukoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak Gaurko titularrak Euskal enpresak azken ordukoa