Ekonomia -
Triple I taldea
Txileko inbertitzaileak soldata murrizketa eskatu die CELeko langileei
Triple I taldeak norabide aldaketa nahi du enpresaren ekoizpenean, eta “inbertsioa handia” beharrezkoa izango da, horregatik langileen “soldatetan sakrifizio handia” eskatu du.
Agentziak | Erredakzioa
Triple I Txileko taldeak norabide aldaketa nahi du CELeko ekoizpenean, beti ere papergintza sektorearen barruan. Horretarako “inbertsio handia” egin beharko dela uste du inbertitzaileak, horregatik langileen soldatetan “sakrifizio handia” eskatu du.
Txileko taldearen mezulariak LAB eta UGTko ordezkariekin bildu dira. Sindikatu bakoitzak ordezkari bakarra du CELeko enpresa-batzordean. Txiletarrek ELAko bozeramaileekin asteazkenean bildu zirela eta gonbidatu ez zituztela salatu dute biek. ELAk 10 ordezkari ditu enpresa-batzordean.
“Erosketa eskaintza zehazten baldin bada euren asmoak azaldu dizkigute. Eskaintza oraindik ez dute zehaztu, irailaren 25ean, hurrengo bisitan, zehaztuko omen dute”, jakinarazi du LABek agiri batean.