Ekonomia -
Ministroen Kontseilua
120.000 eurotik gorako soldatek % 44ko PFEZa izango dute
Salgadoren arabera, 300 milioi eurokoa izango da zergaren aldaketari esker lortuko duten diru kopuru gehigarria. Gainera, Elkarteen Gaineko Zergaren Legea aldatu dute.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak % 44ra igo du urteko 120.000 euro baino gehiago irabazten dituztenen PFEZ tasa, egun baino % 1 gehiago, eta % 2 igo du urteko 175.000 euro baino gehiago irabazten dituztenen gaineko zerga, % 45era arte, Elena Salgado Espainiako Gobernuaren ekonomia presidenteordeak jakinarazi duenez.
Ministroen Kontseiluak egin duen bileraren ostean Salgadok zehaztu duenez, igoera "arina" izan da eta 150.000 euroko soldata duen pertsona batek PFEZagatik 300 euro gehiago ordainduko dituela azaldu du.
Zerga horren barruan, Gobernuak hainbat urtetarako ordainsarien zerga-ordainketak ere aldatu egin ditu eta %40ko murrizketan izan dezaketen etekinei 300.000 euroko limitea jarrita.
Gobernuak aldaketak egin ditu kapital aldakorreko inbertsio elkarteen ordainsarietan, partehartzaileek dibidenduak jasotzeagatik ordainketak diferitzeko aukera kenduz.
Sozietateen Errenten gaineko Zergaren Legea ere aldatu egiten da, tamaina gutxiko erakundeek 8 milioi euroko negoziora iritsi eta izaera hori galtzean zerga-ordainketa erregimen berezi hori ezartzen jarraitu ahal izateko.
Salgadoren esanetan, neurri fiskal hauen izango dute eragin osoa 300 milioi eurotakoa izango da.