Ekonomia -

Gobernu KOntseilua

Jaurlaritzak Industria Makinen Renove Programa zabaldu du

Hala, 12 milioi eurorainoko diru-laguntzak emango ditu. Helburua euskal enpresen makinak berritzea da.

Langilea
Langilea
Langilea

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euro gehiagorekin zabaldu du Industria Makinen Renove Programaren hasierako kontu-saila.

Hedabideei igorritako ohar baten bidez Jaurlaritzak azaldu duenez, programa "EAEko industriaren apustua da produktibitatea, segurtasuna eta lehiakortasuna hobetzeko" eta, orain, 12 milioi eurokoa izatera pasatu da.

2017rako programak, hasiera batean, 9 milioi euroko zuzkidura zuen. Laguntzak eskatzeko epea SPRIren web gunean helbidean irekita dago joan den ekainaren 30az geroztik eta urriaren 31n itxiko da, edo lehenago, aurrekontu-esleipena agortuz gero; hain zuzen, "hori gertatu baitzen epea hasi eta ordu gutxi batzuetara. Horregatik, orain, 3 milioi gehiagorekin zabaldu da programa", azaldu du.

2014an martxan jarri zenetik 891 euskal enpresak jaso dituzte programa horren diru-laguntzak eta eragindako inbertsioa 320,83 milioi eurokoa izan da hiru ekitaldi horietan.

Programa hori Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatu du eta SPRI Taldeak kudeatzen du. "Sektorearekin batera diseinatu eta baloratutako programa bat da, eta helburutzat dauka enpresetako aktiboen zati bat berritzea eta makinak puntuan jartzea ikuspegi guztietatik, betiere produktibitatea hobetuz eta pertsonen segurtasuna zainduz".

Renove Programa honen helburu nagusia da euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzea, eta horretarako, "industria arloko enpresen produkzio-ekipamenduak modernizatuko dira eta lan arloko segurtasun- eta osasun-arauetara egokituko dira, makina berriak erosiz, enpresen produktibitatea hobetzen laguntzeko".

Jaurlaritzaren esanetan, makina berriak 70.000 euro balio behar du gutxienez (BEZa kontuan hartu gabe). Erosketa-kontzeptuan egiaztatutako gastuaren % 15eko diru-laguntza emango da; gehienez ere 70.000 euro emango dira erositako makina bakoitzeko, eta 100.000 euro enpresa bakoitzeko (diru-laguntza erosketa bat baino gehiagorentzat den kasuetan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Euskal enpresak azken ordukoa Industria sektorea gaur Dirulaguntzak gaur