Ekonomia -

Lanuzteak Frantzian

Macronen lan erreformaren aurka protesta egin dute funtzionarioek

Manifestazio bat Saint Ursule plazatik abiatu da 10:30ean eta Baionako kaleetan ibilbidea egin du. Sei hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte Loiuko aireportuan.

Lan erreformaren aurkako manifestazioa Nizan. Argazkia: EFE
Lan erreformaren aurkako manifestazioa Nizan. Argazkia: EFE
Lan erreformaren aurkako manifestazioa Nizan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron presidentearen lan erreformaren aurka protesta egin dute Frantziako funtzionarioek, aldi berean lanuzteak deitu dituzte garraio sektorean batez ere. Manifestazio bat Saint Ursule plazatik abiatu da 10:30ean eta Baionako (Lapurdi) kaleetan ibilbidea egin du. Ipar Euskal Herrian LAB sindikatuak deialdiarekin bat egin du.

BFM TVk goraipatu duenez, hamar urtetan lehen aldiz funtzio publikoko sindikatu guztiek bat egin dute Exekutiboaren egitasmoa salatzeko protestan.

Erosteko ahalmena murriztea eta ia 120.000 lanpostu deuseztatzea "onartezina" dela uste dute sindikatuek.

Garraioa

5,4 bat milioi langile deitu ditu mobilizazioak, eta batez ere garraioari eragin dio: aurreikusitako hegaldiak % 30 murrizteko gomendioa eman die Hegazkintza Zibileko Zuzendaritzak (DGAC) konpainiei.

Horrela, Easyjetek ia 104 hegaldi bertan behera utzi ditu, eta Ryanairek beste 220.

LAN ERREFORMA PROTESTA NIZA EFE

LAN ERREFORMA PROTESTA NIZA EFE

Lan erreformaren aurkako manifestazioa Nizan. Argazkia: EFE

Hezkuntza

Bestalde, sindikatuek irakasle guztiak deitu dituzte. Snuipp-FSU 75en arabera, bakarrik Parisen 70 ikastetxe itxiko dira. Era berean, segurtasun indarretako agenteak eta osasun langileak protesta egitera deitu dituzte.

"Soldaten inguruko benetako negoziazioa" eskatzen dute sindikatuek, euren lana "benetan aintzat hartzea", alegia.

Sei hegaldi, bertan behera Loiun

Grebaren ondorioz sei hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte Loiuko aireportuan, AENAko iturriek jakinarazi dutenez. Gainera, hegaldi ugarik atzerapenak izan dituzte, Frantzia zeharkatu behar zutelako.

Bertan behera utzitako hegaldiak hauek dira: lau Bartzelonara, Vueling konpainiak bi eta Norwegianek beste bi; eta Amsterdamera beste bi, Vueling airelinearenak biak.

Gainera, Frantzia zeharkatu behar zuten hegaldi askok atzerapenak izan dituzte goizean, Frankfurt eta Amsterdamekoak esaterako.

Bestalde, Bilbao Basket saskibaloi taldeak arazoak izan ditu bidaia egiteko. Bilboko taldea Vilniusera joan behar da Eurocup txapelketan jokatzeko. Eguerdian taldea Frankfurteko aireportuan zegoen hegaldi baten zain. Antza denez, hegazkina 20:45ean hartu behar dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Lana albisteak Frantzia Baionako argazkiak Ekonomia 2024 Gaurko azken orduko albistea Manifestazioak Macron azken ordukoa