Ekonomia -
AP-68 eta AP-1 autobideetan
Arabako bidesarietan ere hobariak nahi ditu Aldundiak
Bizkaiak eta Gipuzkoak adostutako hobarien antzekoak ezarri nahi ditu Ramiro Gonzalezek, baina bere lurraldeak hori lortzeko zailtasun gehiago dituela uste du.
Agentziak | Erredakzioa
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Bizkaiak eta Gipuzkoak hitzartutako hobarien antzekoak ezarri nahi ditu AP-1 eta AP-68 autobideetan, baina Arabak beste bi lurraldeek lortutako akordio baten modukoa lortzeko zailtasun gehiago dituela onartu du.
Gonzalezen arabera, Bizkaiak eta Gipuzkoak "antzeko kilometro kopurua" dute, baina Araban AP-1eko zatiak "oso kilometro gutxi" ditu, autobide osoak dituen kilometroekin alderatuta, eta horrek zaildu egiten du tarifa komun bat adostea.
2018ko urtarrilaren 1etik gidariek AP-8 eta AP-1 autobideak erabiltzeagatik hilean gehienez ere 45 euro ordaintzeko akordioa lortu zuten beste bi lurraldeek.