Ekonomia -

Erreakzioak

Ertzaintzako buruak penagarritzat jo du ertzainek Legebiltzarrean egindako protesta

Nazioarteko mintegi baten aurkezpenean Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruak azaldu duenez, protesta horren hainbat lege-hauste egin ziren eta prozedura administratiboa bere bidea egiten ari da.

Jorge Aldekoa Ertzaintzako burua, eskuinetik hasita lehenengoa. Argazkia: EFE
Jorge Aldekoa Ertzaintzako burua, eskuinetik hasita lehenengoa. Argazkia: EFE
Ertzainen protesta tamalgarritzat jo du Aldekoak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruaren arabera, ertzainek pasa den astean Eusko Legebiltzarraren atarian egindako protesta "penagarria" izan zen. Ez hori bakarrik, haren esanetan, hainbat lege-hauste egin ziren eta prozedura administratiboa bere bidea egiten ari da.

Gaur goizean Erandioko ertzain-etxean egin den nazioarteko mintegi baten aurkezpenean azaldu duenez, ertzainek, gainerako herritarrek bezala, arauei men egin behar diete eta gizalegezko portaeren "eredu izan" behar dute, "orduan egin ez bezala".

"Lege-hausteak egin zirela uste dut. Prozedura administratiboak abian dira eta, interesatuek alegazioak aurkeztu ostean, erabaki zuzenena hartuko da", adierazi du.

Bihar egingo den Ertzaintzaren Kontseiluaren bileran gaiaz hitz egingo den galdetuta, Aldekoak esan du ez dakiela eguneko gai-ordena zein izango den, baina litekeena dela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea