Ekonomia -

LAN GATAZKA

Productos Tubularesek atzeratu egin du langileekin gaur egitekoa zuen bilera

AEBko presidenteak altzairuari eta aluminioari muga-zerga ezarriko diela iragarri ostean, neurri horrek zein eragin izango duen zehaztu nahi du zuzendaritzak kontsulta epea abiatu aurretik.

Productos Tubulares enpresako langileak greban. Argazkia: Mikel Etxebarria
Productos Tubulares enpresako langileak greban. Argazkia: Mikel Etxebarria.
Productos Tubularesek negoziazioa atzeratu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Productos Tubulares enpresako zuzendaritzak atzeratu egin du lan-erregulazioko espedientea langileen ordezkariekin negoziatzeko gaur egitekoa zuen bilera. Donald Trump AEBko presidenteak altzairuari eta aluminioari muga-zerga ezarriko diela iragarri ostean, neurri horrek zer nolako eragina izango duen zehaztu nahi du enpresak langileekin batzartu aurretik.

Berregituraketa fase batean murgilduta dagoen enpresak jakinarazi duenez, Trumpen iragarpen horrek Productos Tubulares enpresan eta Tubos Reunidos lantegian izango duen eragina aztertzea ezinbestekoa da, enpresaren bideragarritasuna bermatuko duten neurriak langileekin negoziatzen hasi aurretik.

Productos Tubulares lantegiko beharginak greba mugagabean daude pasa den ostegunaz geroztik, Tubos Reunidos enpresaren filialak lanpostuak suntsitzeko enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu duela eta.

Productos Tubulares enpresak Trapagaranen du egoitza, baina lantegia Sestaoko lurretan dago.

Gaurko deituta zegoen bileran, kontsulta epeari hasiera emateko bere proposamena aurkeztu nahi zien zuzendaritzak langileen ordezkariei.

Enpresak ohar bidez azaldu duenez, martxoaren 23ra arte ez dira zehaztasunez jakingo altzairuari ezarritako muga-zergari buruzko xehetasunak eta, beraz, ordura arte ez dira Tubos Reunidosen izango duen eragina jakingo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao bideoak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Grebak Lana berriak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Trapagaran bideoak Gaurko azken ordukoa