Ekonomia -

Astelehen honetan

Frantziako tren-grebak nazioarteko ibilbideen % 25i eragingo die

Estatu mailako lan-hitzarmenak aldatu nahi ditu Frantziako Gobernuak, eta, ondorioz, sindikatuek 36 greba-egun deitu dituzte, ekainaren amaierara arte.

Guztira, 36 greba-eguna ditu sindikatuak Frantziako trenean. Argazkia: EFE
Guztira, 36 greba-eguna ditu sindikatuak Frantziako trenean. Argazkia: EFE
Guztira, 36 greba-eguna ditu sindikatuak Frantziako trenean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako trenbide sarean beste greba-egun bat egingo dute astelehen honetan, eta Frantzia eta Espainia, Alemania, Suitza, Belgika, Herbehereak eta Erresuma Batua lotzen dituzten zerbitzuei eragingo die, SNCF Frantziako Trenbide Sareko konpainiak jakitera eman duenez. Gainera, Frantzia eta Italia arteko trafikoa guztiz etenda egongo da.

Bigarren protesta-eguna 19:00etan abiatuko dute, eta astearte goizean amaituko da, 08:00etan. Nazioarteko ibilbideei dagokienez, % 25i eragingo die grebak. Frantzia eta Espainia arteko zerbitzuari dagokionez, bost trenetik bakarrak eskainiko du zerbitzua, eta Frantzia eta Alemania arteko zerbitzua ematen duten hiru trenetik bakarrak.

Suitza eta Frantzia arteko zerbitzuan, aldiz, sei trenetik bakarra ibiliko da, eta Thalys trenei dagokienez (Frantzia, Belgika, Herbehereak eta Alemaniako hainbat hiri lotzen dituzte), trafikoa "ia betikoa" izango da. Aurreko greba-egunean, berriz, Espainiarako, Italiarako eta Suitzarako zerbitzuak erabat etenda geratu ziren.

Estatu mailako lan-hitzarmenak aldatu nahi ditu Frantziako Gobernuak, eta, ondorioz, 36 greba-eguna deitu dituzte sindikatuek, apirilaren 3tik ekainaren amaierara arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak albisteak Frantzia bideoak Gaurko azken orduko albistea Abiadura Handiko Trena Trenak Bizkaian Sindikatuak