Ekonomia -
2011ko aurrekontuak
Portugalek aurrekontuak onartu eta BEZa % 23raino igo du
Portugalgo Parlamentuak 2011ko aurrekontuak onartu ditu moldaketa eta murrizketa ugari eginda.
Erredakzioa
Portugalgo Parlamentuak 2011ko Aurrekontu Orokorrak onartu ditu gaur alderdi sozialistaren (PS) aldeko botoekin eta oposizioaren (PSD) abstentzioari esker.
Testuak defizitaren % 4,6ko murrizketa aurreikusten du datorren urterako. Era berean, gastu publikoaren murrizketa garrantzitsua ekarriko du; besteak beste, funtzionarioen soldatak % 5 behera egingo dute, eta BEZa % 23rarino igoko dute.
Fernando Texeira dos Santos Portugalgo Finantza ministroaren hitzetan, "finantzaketaren aurrekontuak dira" eta "herriak dituen erronkei aurre egiten lagunduko digute", esan du, Portugalgo prentsak jasotzen duen arabera.
PSD oposizioko alderdi nagusiak aurrekontuen proiektua gogor kritikatu zuen, baina merkatuetan arazo larriagoak saihesteko testua blokeatuko ez zuela agindu zuen.