Ekonomia -

Bizkaia

Ambuibericak zerbitzua emateko erronkari aurre egin beharko dio sabotaien ostean

Ambuibericaren 30 bat ibilgailu erabat kiskali dira ustez nahita eragindako sute baten ondorioz, 2.000 bat pertsona eraman beharko ditu gaur.

Ambuibérica ya ha empezado a gestionar el servicio de ambulancias de Bizkaia. Foto: EiTB
Ambuibérica ya ha empezado a gestionar el servicio de ambulancias de Bizkaia. Foto: EiTB
Ambuiberica hasi da Bizkaiko gaixoei anbulantzia zerbitzua ematen

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ambuibericak, Bizkaiko anbulantzia zerbitzu programatua esleituta duen enpresak, normaltasunez jarduteko erronkari aurre egin behar dio gaur, astelehena, horren anbulantziek pairatutako saboitaiengatik EAEtik kanpo anbulantziak ekarri eta gero.

Hala, Ambuibericak egunero egin ohi dituen 2.000 bidaiari aurre egin beharko die.

Enpresa horren 30 bat ibilgailu erabat kiskali ziren larunbat goizalde honetan ustez nahita eragindako sute baten ondorioz. Gainera, aurreko astean ere beste sabotaje bat jasan zuten, eta 100 bat anbulantzien gurpilak zulatuta agertu ziren.

Dena dela, Ambuibericak baieztatu du Bizkaiko anbulantzia-garraioaren zerbitzua bermatuta dagoela, eta jazotakoak "enpresa bera, langileak eta bizkaitar guztiak kaltetzen" dituela. Gainera, uste du Ertzaintzak gertatutakoa argituko duela eta erantzuleak lehenbailehen atxilotuko dituela.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta ELAk ere oharrak kaleratu dituzte erasoa gaitzesteko. ELA sindikatuaren hitzetan, "basakeria" da gertatutakoa, eta Osasun Sailak "ekintza bandaliko"tzat jo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Ertzaintza Bizkaia Suteak Gizartea Ekonomia Arrigorriaga Albisteak Osasun albisteak