Ekonomia -

Isurpenen manipulazioa

Mercedes Vito ibilgailuak berrikusteko eskatu dio Alemaniak Daimlerri

Gasteizko fabrikan ekoizten dituzten modeloetako bat da Mercedes Vito, eta gas kutsatzaileen isurpena manipulatzeko sistema bat du, KBAren arabera.

Mercedes-Benzeko fabrika, Gasteizen / EFE.
Mercedes-Benzeko fabrika, Gasteizen / EFE.
Mercedes-Benzeko fabrika, Gasteizen / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Motorrezko Ibilgailuen Bulego Federalak (KBA) Daimler fabrikatzaileari eskatu dio Mercedes Vito kamioneta berrikusteko, ustez gas kutsatzaileen isurpena manipulatzeko sistema bat izateagatik.

Gasteizko fabrikan ekoizten dituzten modeloetako bat da Mercedes Vito. Alemanian, 1.372 ibilgailu daude motorizazio horrekin.

Daimler epaitegietara joateko prest dago, eta helegitea jarriko duela iragarri du, KBAren iritziarekin ez dagoelako ados.

Emisioen iragazkiaren bi funtzio ari dira ikertzen. Ustez, errazegi itzaltzen da iragazkia, eta azkenean, legeak onartzen duen baino gas kutseatzaile gehiago isurtzen dira. Deskonexio hori erabiltzeko neurrigabeko moduak ibilgailuaren potentzia handitzen du, baina baita isurpenak ere bai.

Daimlerren arabera, "funtzioak emisioen garbiketaren sistema konplexu baten parte dira, eta gidatze egoera desberdinetan eta ibilgailuaren biztza osoan gas isuriak ondo iragaztea bermatzen du".

Fabrikatzaileari ez diote, momentuz, legez kontrako sofware bat instalatzea leporatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Lana Alemania Ekonomia Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Mercedes Benz Industria gaur Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan